SANTA LUTZI ASTEBURUAN PUNTURIK BATU GABE.
Askorentzat urteko azken norgehiagoka izan den honetan, talde guztiak galtzaile.
UROLA EK LAZTIMENDIk burua altxatu ezinik jarraitzen du. Bi garaipen lortu ondoren urak bere onera zetozela zirudien, baina azken bi lehiak galduta, azkena asteburu honetan Eibarko Haritzaren aurka (21-24), jaitsiera postutan da berriz ere. Aloña Mendi ez da arerio xamurrena egoerari buelta ematen hasteko, baina hortzak estutu eta elkar hartuta ahaleginduko direla ziur gaude.
2. urteko kadete neskak porrot handia izan dute Urnietako bisitan hartu ondoren. UROLA EK AIKER taldeko neskak gogoz saiatzen dira, baina ez dute ahalegin horren fruiturik jasotzen. Ez dira gaizki hasi Julen Cabrerak entrenatutako neskak, baina erasoan eginiko akatsek zigortu dituzte. Tarteka bisitariak estutzen zituzten, baina jarraikortasuna falta izan zaie eta azkenean 10-22 belaunikatu behar izan dute. Norgehiagoka honekin txapelketako lehen fasea amitutzat eman dute gure neskek eta bigarrengoan maila parekatuagoko areriok aurkituko dituztelakoan, lehiakorragoak izango dira. Ziur.
Infantil mutilak markagailuak erakusten duen baino estuago hartu dute Legazpiko Argiki taldea. Azken emaitza 14-21ekoa izan arren, norgehiagoka orekatua ikusi dugu Ispillan larunbat goizean, batez ere lehen zatian. Bigarrengoan, erasoan galdutako baloi batzuk tartea zabaltzeko aukera eman die bisitariei eta UROLA EK GOIERRI BUSekoak saiatu diren arren ezinezkoa egin zaie aldea murriztea.
Beste emaitza batzuk:
Jubenil mutilak: Pulpo 34 – UROLA KE SUPER BM 26.
Kadete mutilak: UROLA EK LUIS ANGEL ITURGINTZA 14 – Ereintza 17.
Kadete mutilak: Urnietako 23 – UROLA EK A. ARANZADI 19.
Kadete neskak: Egia 32 – UROLA EK UGARTE HARATEGIA IRATI KAFETEGIA 9.