EPAILEENTZAT ERE AURRE DENBORALDIA
Federaziotako arduradunekin batera Oñatin izan dira denboraldia prestatzen
Euskadiko arbitro eta federazio-ordezkariak Oñatin elkartu dira irailaren zazpian denboraldia prestatzen hasteko. Froga fisikoak pasa, joko-arauen testak egin eta jokoan eta partidotan eman daitezken egoera eta arlo desberdinak aztertu dituzte. Hauek ere ahalik eta denboraldirik onena egin ahal izateko gogor lan egiten dute. Eginkizun garrantzitsua duten arren, askotan ez dira behar bezala baloratuak izaten eta ez dute jendearen esker ona jasotzen. Lerro hauetatik animoak eta sorte ona opa diegu !!!