Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Gutuna


Gutun bat jaso dugu eta interesgarria irudi zaigunez, itzuli eta argitaratzea erabaki dugu.


ESKUBALOIAN ARITZEN NAIZ.

Herriko plazan lagunekin egiten dut topo. Denok daramagu kirol poltsa. Eskubaloian aritzen gara. Beste herritar batzuekin gurutzatzen gara, askok zertan aritzen garen ez dakite. Gaztediaz ari direla, gehientsuenak konpromiso gutxikoak, arduragabeak, ganoragabeak… garela uste dute.

Beraien ezjakintasunean gure zaletasuna modu boluntario batean egiten dugula ez dakite. Zaletasun honek lotura handiak ditu, denboraldian zehar gure herriaren izena zabaltzen dugu. Gure zaletasuna da, atsegin dugu… baina denboraldiak ia urte bete irauten du eta batzuetan gogorra egiten da hartutako ardurei aurre egitea, hala eta guztiz ere aurrera egiten dugu. Askotan euria ari du, hotz egiten du, berandu amaitzen dugu. Beste batzuk atsedenean edo “garitoetan” alferkerian ari diren bitartean, guk erantzun egiten dugu.

Geure erantzukizunari helduz kiroldegira iristen gara, eta han ere, kalean bezala, hotza nabari dugu. Harmailetako eserleku hutsek egiten dugunak interesik, garrantzirik ez duela esaten digute. Horrek, kaleko hotzak baino min handiagoa ematen du.

Galdu dutena, ikusi ez dutena, sentitu ez dutena… imajina ezazue. Talde bat osatzen dugu, gure eskuz eta hankaz gain, gure gogoz eta grinaz jokatzen dugu eta espiritu horrek, harmaila huts edo ia huts baten aurrean jokalari berberak izatea bultzatzen gaitu.