Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

ENTZUN ENTZUN ENTZUN, UROLA TXAPELDUN!!!!!!!

alt

Gipuzkoako txapeldun berriak dira gure mutilak Egia Igoari irabazi ostean.

Gure mutilak lehen minututik partidan oso sartuta irten ziren zelaira eta horregaitik hasi bezain azker lau goleko aldea lortu zuten. Erasoan ederki zebiltzan ANTONIO ARANZADI S. L.ko mutilak eta defentsan zulo bakar bat era ez zuten uzten, horregaitik inoiz ez zuten bisitariek gerturatzea lortu eta atsadenaldira 18 eta 12ko markagailuarekin joan ginen.

Bigarren zatia are hobea egin zuten, eta hala tartea geroz eta handiagoa zen. Azkenean, 15 goleko abantaila zuten eta txapeldun izango zirenaren segurtasunarekin sekulako eskubaloi festa eman zuten. Arauzko 60 minutuak pasatakoan 38 eta 23 zihoazen Jose Angelen mutilak.

Partida amaitutakoan hasi zen benetako festa, puxikak, pankartak, musika, kamisetak... denetarik izan zen Ispillan. Grada guztia bete zuten zaleekin ospatu zuten gure mutilek Gipuzkoako txapeldun geratu izana.

Bizitzan gutxitan gertatzen dira horrelako gauzak beraz egin dezagun taldearen aurkezpentxo bat:
2, taldeko txintxoenetako bat: Iñigo "Serio" Gorraiz.
3, jaungoikoaren eskua duen... Patxi "El Peulsa" Mujika.
4, era guztietako baloiak arrapatzen dituen Ander "Atzapar" Rodriguez.
7, dotoreenatan dotoreena, Oier "Humphrey" Zabalo.
8, taldeko indartsuena den Imanol "Lehergailu" Alberdi.
9, taldearen garuna, orkestra zuzendaria... Kerman "Von Karajan" Garralda.
11, f1 baino azkarragoa den Xabi "Speedy" Mujika.
12, mila esku eta hanka dituen Arkaitz "Olagarro Doktore" Aizpuru.
13, taldeko saltsa, bihotz onena duen... Imanol "Dilista" Gutierrez.
14, urrezko ezkerra duen Imanol "Kanoikada" Garciandia.
15, luze eta fina den: Jon "Azote" Etxeberria.
17,geldiezina den... Julen "Sugalindara" Maniaga.
18 zenbakiarekin bizkarrean, bere beso luzeekin baloi zailenak ere artzen dituen Unai "Garfio" Areizaga.
Ezin ditugu ahantzi Jose Angel "Trankimazin" Vara, gure entrenatzailea, eta xehetasun bakar bat ere ihes egin ez zaion Angel, "ohar-hartzaile aingerutarra" .

(Mila esker ere Iker "Kanario" Hernadez, talde honen lehen entrenatzailea eta ordezka ezina den zalego hori.)

MILA ESKER DENOI ETA ZORIONAK!!!!!!!!!