Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

UROLA KE PREMAKeko MUTILEK GARAIPEN GARRANTZITSUA LORTU DUTE.


Joko ona eginez JD Arrate garaitu zuen eta Gipuzkoako Kopako finalerako sailkatzeko ahaleginean urrats handia eman du taldeak.

Larunbatean ,Ispilla kiroldegian Gipuzkoako Kopako laugarren jarduera jokatu zuten UROLA KE PREMANK eta Juventud Deportiva Arrateko gaztetxoek. Ez zen denboraldi honetan bi taldeek elkarren aurka indarrak neurtzen zituzte lehen aldia. Aurrekoetan denetariko emaitzak izan dira eta oraingoan ere ziurgabetasuna nabaria zen.

Jose Angelek entrenatutako mutilak urduri hasi baziren ere, une oro aurretik izan ziren markagailuan. Hala eta guztiz ere aldeak ez ziren handiak eta atsedenaldian hiru golekoa zen (18 - 15). Jarraipenean horitxoek ildo beretik jarraitu zuten. Defentsan sendo, serio, eta erasoan arin eta abiaduraz jokatuz partida ona egin zuten, agian denboraldiko onena. Azkenean garaipen sendoa lortu zuten, 38 eta 27.

Larunbatean ,Ispilla kiroldegian Gipuzkoako Kopako laugarren jarduera jokatu zuten UROLA KE PREMANK eta Juventud Deportiva Arrateko gaztetxoek. Ez zen denboraldi honetan bi taldeek elkarren aurka indarrak neurtzen zituzte lehen aldia. Aurrekoetan denetariko emaitzak izan dira eta oraingoan ere ziurgabetasuna nabaria zen.

Gaurkoan talde osoaren jokoa eta grina goraipatu nahi ditugu. Talde moduan bikain aritu ziren, elkar ondo hartuta, jokoa egoki lotu zuten. Horrela jarraituz etorkizunean poztasunak emango dizkigute.