Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

BESTE GARAIPEN BAT KOPAN UROLA KE PREMAKENTZAT


Garaipen lasai bat, 24 eta 28, lortu zuten Bacaladera-HTG Express Irungo B taldearen aurka Irunen jokatutako norgehiagokan.

Gipuzkoako Kopako bigarren jardunaldian UROLA KE PREMAKeko mutilek Irungo Artaleku kiroldegian zuten hitzordua. Horitxoek negargarri ekin zioten norgehiagokari eta lehen sei minutuetan sei eta bateko mingarri bat jaso zuten. Jose Angelek akatsak zuzendu zituen eta hurrengo lau minututan gure mutilek markagailua orekatzea lortu zuten. Egoera bideratu ondoren, Urretxu-Zumarragakoen nagusitasuna nabarmena izan zen. Markagailua gure aldekoa izan zen une oro eta aldea handitzen joan zen pixkanaka. Amaieran 24 eta 38ko garbia eta garaipen honek sailkapeneko lehen postuan jarri ditu gure mutilak.

Aipatzekoa da Imanol Alberdik 8 gol lortu izanak eta aspaldian golik lortu gabe zeuden Imanol Gutierrezek eta Iñigo Gorraizek bana sartu zituztela. Ea datozen partidetan asmatzen jarraitzen duten, norgehiagoka gogorrak datoz eta denon beharra izango da.

Beti bezala bere ohiu eta kantuekin berotasuna eta kolorea jarriz zalagoa nabarmendu zen.