JUBENIL MUTILAK ESKU HUTSIK ETORRI DIRA OÑATITIK.
Partida kaskar baten ondoren bederatzi goleko aldeaz galdu dute, 37 eta 28
Lehen zati onargarria egin dute Moranen mutilak. Hasieran markagailuan aurretik jarri dira eta bazirudien norgehiagokaren erritmoa ezartzeko gai izango zirela. Baina etxekoak ez ziren horrekin konforme eta hamargarren minutuan aurretik jarri dira lehen aldiz. Horitxoak erasoan kamuts aritu dira eta 17 jaurtiketa huts egin dituzte. Hala eta guztiz ere, defentsan nahiko txukun arituz, partidan sartuta egotea lortu dute. Atsedenaldian oñatiarrek bi goleko aldea zuten, 16 eta 14.
Bigarren zatiaren lehen bost minutuetan txantxikuek, bost eta biko partziala lortuz, partida hautsi dute. Gainontzekoan partida kontrolpean izan dute, gure taldea baino gehiago izan dira eta pixkanaka tartea zabaltzen joan dira. UROLA KE ASPIRACIONES SANTA LUCIAko mutilek erasoan hutsegiteak egiten jarraitu dute (partida osoan 29) eta defentsan lehen zatian baino bigunago aritu dira etxekoei lana erraztuz. Amaieran Aloñakoen garaipen garbia, 37 eta 28.