Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

URTE BERRIA HASTEKO MODU BIKAINENA


Kadete Gizonezkoen UROLA KE PREMAK taldeak Irurena OET gaindituz hasi du urtea. Maila berdineko gure beste taldeak, UROLA KE ANTONIO ARANZADI SLk, ez zuen partidarik jokatu elurtearen ondorioz aurkariak Zumarragara etorri ezin izan zutelako.


Elur denboraleari aurre eginaz ordiziarrek eta epailea garaiz iritsi ziren Ispillan zuten hitzordura eta kontrakoa espero bazitekeen ere jardunaldi hontako partida jokatu zen.

Partida, eguraldiaren antzera, hotz samar hasi zuten bi taldeek. Eguberritako atsedenaldia ere nabari zen eta taldeei partidan sartzea kosta zitzaien. Adibide gisa hamabostgarren minutuan markagailuak erakusten zuen 5 eta 3ko urria. Berotan sartu ziren lehenak gure mutilak izan ziren eta defensa sendotuz eta erasoan azkarrago jokatuz pixkanaka tartea irekitzen hasi eta atsedenaldira 16 eta 12koarekin iritsi ziren.

Jarraipenean norgehiagoka ildo beretik jarraitu zuen. Ordiziarrek etxekoak gelditzeko zailtasunak zituzten eta hauek zazpi goleko aldea lortzeko gai izan ziren bigarren zatiko bost lehenengo minutuetan. Gora behera batzuekin baze ere markagailuko aldea horretan mantendu zen. Zatiaren erdialdera ordea, eta gure taldeak jasan zuen kanporatze batekin batera, ordiziarren erreakzioa etorri zen eta aldea hiru goletara murriztu zuten. Entrenatazileak hutsartea eskatu zuen eta mutilak lekutu eta lasaitzearekin batera azken ahalegin bat eskatu zien. Hitzalditxoak bere eragina izan zuen eta Jose Angelen mutilak norgehiagoka kontrolpean mantendu zuten amaiera arte. Bukaeran 33 eta 29 eta urteko bi lehen puntuak poltsikora.

Aipagarria da Patxi Mujika hegalekoak eginiko partida bikaina. Erraztasunez aurkitu zituen zirrikituak ordizikoen defentsan eta hamaika gol lortu zituen. Ikuslegoa ere goratu beharrean gaude. Hotz handia egiten zuen arren betiko moduan erantzun zuen eta jokalariak etengabe animatuz norgehigokari berotasuna jarri zion.