Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Jubenil mailako Tolosa-Urolaren beste kronika bat.

alt

Beti kritikatuko ditut irainak

Asteburuan, Tolosako Usabalen, gizonezko jubenil mailko partida izan genuen, partida 35 eta 32 galdu genuen. Tolosarrek giza legez irabazi zuten eta zoriondu nahi nituzke. Epailea ondo, oso ondo, aritu zen. Bai kantxan eta bai kantxatik kanpo adeitsu eta jator hartu gintuen, berari nire eskerrak.

Baina sekula santan onartuko ez ditudanak irainak izango dira, batez ere arduradun lanetan ari den baten ahotik badatoz. Bere eginkizunen artean partida ahalik eta bide zuzenenetik joatea da, ez kaka gehiago nahastea. Hori da berak, bere irain eta laidoekin, lortu zuena. Horrelakoak ez ditugu inon nahi, hobe luke etxean geratuko balitz.