Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

KADETE EMAKUMEZKOEN PORROT DUINA

alt

Denboraldiko bigarren partida galdu zuten, gehiago izan zen Elgoibarko Lauko taldearen aurka (14 eta 25), bainan gaitasun polita erakutsi zuten batez ere defentsako lanetan.

Partida zaila eta gogorra zuten larunbata goizean gure neskek. Bisitari, emakumezko mailetan harrobi bikaina duen, Elgoibarko Lauko taldea zuen eta bi taldeen arteko maila desberdina nabaria izan zen partidako lehen minutuetatik, bisitariek tartea berehala zabaltzea lortu bai zuten. Elgoibartarrak 8 goleko aldeaz aurretik ziren Jorgek, horitxoen entrenatzaileak, hutsartea eskatu zuenean. Entrenatzaileen hitzalditxoak bere eragina izan zuen eta gure neskak hobeto jokatzen hasi ziren, erasoko jokoa lotzen asmatu zuten eta bertaratutako ikusleentzat norgehiagoko interesgarriago bihurtu zen. Lehen zatiaren amaieran bisitariak ziren aurretik, 8 eta 15.

Bigarren zatiaren lehen 12 minutuetan, defentsako lanari eta gure atezainak, Noeli Gonzále de Ulibarrik, eginiko lan bikainari esker, gure neskek ez zuten golik jaso. Tamalez erasoan ez ziren fin aritu eta tartea gutxi murriztu zuten. Pixkanaka Urretxu-Zumarragakoak indarra eta kemena galtzen joan ziren eta elgoibartarrei partida eroso gera ziztaien. Hala eta guztiz ere gure neskak aurpegia eman zuten une oro eta beraien jokoa hobetzen joateko baliatu zuten partidaren azken tartea. Amaiera 14 eta 25 Elgoibarko zuri-gorrientzat.

Datorren jardunaldian neskak Zarautzera joan beharko dira. Ea bertan lehengo bi puntuak lortzen dituzten. ANIMO NESKAK !!!