Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

KADETE TALDEAK EMAITZAK DESBERDINAK LORTU ZITUZTEN ASTEBURUAN.


UROLA KE ANTONIO ARANZADI SLk irabazi egin zuen, UROLA KE PREMANKek galdu eta UROLA KE SUMINISTROS ELECTRICOS OLETAren partida bertan-behera gelditu zen.


Kadeteen hiru taldeak elkarren sagidan jokatzen zuten larunbatean Ispillan. Kronologikoki UROLA KE ANTONIO ARANZADI SLk jokatu zuen lehen partida. Arerio zaila zuen, JD Arrate, baina serio jokatuz, ondo gailendu zitzaien. Norgehiagoka orekatua hasi bazen ere bisitariak ziren partidaren erritmoa ezartzen zutenak. Ikerren mutilak ordea, egoerari buelta eman eta beraiek hartu zuten aginte makila. Horrela lehen zatiaren erdiralderako hiru goleko aldeaz aurretik ziren markagailuan, 7 eta 4. Atsedenaldira arte tarteari eusten asmatu zuten eta lehen hogeita hamar minuten amaieran horitxoek 10 eta 8 ziren aurretik.

Bigarren zatia ildo beretik joan zen, gure mutilek partida kontrolpean izan zuten, tartea bere horretan mantenduz. Eibartarrak zelai osoan presioa egiten saiatu ziren baina Zumarraga-Urretxukoak erraztasunez gainditu zuten oztopo hori ere. Amaieran 23 eta 20 etxekoentzat.

Nabaria da taldeak daraman bilakaera egokia. Kide gehienak lehenengo urtea dute eskubaloian eta denboraldian zehar joko mailak nabarmen egin du hoberuntz. Teknikoki eta taktikoki hobeto moldatzen dira eta jokoaren arloak gehiago menperatzen dituzte. Taldeari kalte egiten dioten jarrera batzuk kontrolatzen eta ekiditzen badituzte taldeak asko irabaziko du. Gainera, Ikerrek maisuki kudetau zuen aulkia eta aldaketekin joko mailak ez zuen bera egin. Animo eta horretan jarrai !!!

Ondoren UROLA KE PREMANKeko mutilek kantxarau ziren. Urnietako KE zuten arerio eta ezin izan zuten menpean hartu. Partida hau ere orekatua hasi zen, baina oraingoan etxeko mutilek zuten ekimena. Partida polita izaten ari zen, bi taldeak txukun ari ziren baina lehen zatiaren erdialdera itsustu, desitxuratu, egin zen. Bisitariek lehenago esnatu ziren eta azken bost minutuetan bat eta bosteko partziala eginez, atsedenaldira aurretik iritsi ziren, 11 eta 13.

Bigarren zatian urnietarrak partida kontrolpean izan zuten. Jose Angelen mutilek ez zeuden eroso. Erasoan arintasuna falta zuten, akats ugari egin zituzten (urratsak; jaurtiketak, kontraerasoak hutsegin; pasetan kale...). Defentsan ere zailtasunak zituzten arerioen erasoa gelditzeko eta bisitariek tartea zazpi goletara (18 eta 25 hogeigarren minutuan) zabaltzeko baliatu zituzten etxekoen zalantzak. Gure mutilek ez zuten amore eman eta ahalegin berezia eginaz amaierarako hiru minutu faltan hiru goletara hurbildu ziren, baina saiakeran hustu egin ziren eta amaieran bistariek eraman zituzten bi puntuak, 26 eta 32.

Arratsaldean nesken txanda zen baina UROLA KE SUMINISTROS ELECTRICOS OLETA eta Elgoibarko Lauko taldeen arteko partida bertan-behera gelditu zen haizetearengatik.