ZAHARRAK BERRI
Partida txar batean UROLA KE LAZTIK 20 eta 24 galdu zuen asteartean jokatutako norgehiagoka.
Gure taldea dinamika ezkor batean murgildurik jarraitzen du, bestela ulergaitza da asteartean Ispillan gertatutakoa. Bisitariek bost jokalarirekin hasi zuen norgehiagoka, gainontzekoak Zumarragarako bidean galdu bai ziren. Hala eta guztiz ere horitxoek ez ziren gai izan tarte handia zabaltzeko eta hamabi minutuetan bakarrik hiru goleko aldea lortu zuten, 5 eta 2. Bizkaitarrak taldea osatu zutenean aise orekatu zuten partida. Lehen zatiaren amaierarako aurretik ziren dagoenekoz, 10 eta 11.
Bigarrengoa gaizki hasi zen Ruizen mutilentzat 0 eta 4ko aurkako partziala jaso bai zuten. Amaierara arte aldeak horretan mantendu ziren eta 20 eta 24koarekin konformatu behar izan zuten bi taldeek.
Garbi dago taldeak ez duela une gozorik bizi. Gure mutilen autoestimua egoerarik bajuenean dago, zelaia ikaragarri handi eta atea txiki egiten zaie. Denboraldiaurretik jasatzen ari den lesionatu andanak ez dio mesederik egin gure taldeari. Horri taldekide dezentek taldea utzi duela gehitzen badiogu denboraldi kaskarraren zergatia ulertzeko balio dezake. Badakigu hobeto jokatzen badakitela eta lerro hauetatik mutilak animatu nahi ditugu eta igandean, Gasteizko Gure taldearen aurka, alboan izango gaituztela esan. ANIMO MUTILAK !!!!