ITXAKO ETA AKABA, KOPA BILA
Espainiako Kopa hasiko da gau Leonen.
Otsailak 24an hasita, Itxako eta Akaba Bera Bera taldeak Espainiako Kopa irabazteko lehiatuko dira. Akaba da iazko Kopako txapelduna, eta Itxako ligakoa.
Final-laurdenetako lehen bi partidak Elda-Mar Alacant eta Sagunto-Leon dira. Bi euskal taldeek bihar (otsailak 25, osteguna) jokatuko dute: Gipuzkoakoak Castro Urdialesen aurka, eta Nafarroakoak Elxeren kontra. Irabaziz gero, finalerdietan elkarren aurka arituko dira.