TOLOSA 35 - UROLA ST. LUCIA 32
Gure taldeak partida ona jokatu arren ezin izan dio Tolosari irabazi.
Asteburu honetan gure mutilak Tolosako Usabal polikiroldegira hurbildu ziren lehen faseko berdinketak utzi zien aho-zapore garratza kentzeko xedearekin. Zoritxarrez ez zen hala izan eta etxekoak 35-32 garaile izan ziren emozioz beteriko lehian.
Bi taldeen artean berdintasun handia zegoen eta agerian geratu zen norgehiagokako lehen minutuetan. Adibide gisa, 20 minutuko 10nako berdinketa. Aipatzekoa da bi taldeek lehen zati honetan izan zuten tetsioa, ikuskizun eder bat eskainiz atsedenaldira tolosarren aldeko 15-14ko markagailuarekin iritsi zirelarik.
Bigarren zatian etxekoek jokalari gehiago izateari etekina ateraz, jokoari intentsitate handiagoa eman zioten horitxoek nekaraziz. Lehen minutuetan gure jokalariek eutsi bazioten ere, erdialdetik aurrera tartea agerian geratu zen eta UROLA ASP. ST. LUCIAren aurka zabaldu zen tartea. Gureak, surpertzen saiatu baziren ere, ahalegina antzua izan zen eta 35-32 amaitu zen partida.
Gure taldeak jokalari gutxi ditu eta horregatik, une garrantzitsuenetan huts ez egitera behartua dago. Hurrengo partidarako, Hondarribiaren aurkakorako, kontuan hartu beharreko atala.