Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

BERRI GARRANTZITSUA

alt

UROLA ESKUBALOIA KEko talde nagusiak entrenatzaile berria du.


Denboraldi amaiera bitartean José Manuel Ruiz oñatiarra izango da 2. Nazional mailan jokatzen duen taldearen entrenatzaile berria. Aldaketa honek ez du emaitza txarrekin zer ikusirik. Iazko denboraldiaren amaieran Iñigo Canterok garbi uzti zuen bere burua ez zuela taldeko arduradun nagusia izaten jarraitzekoi ikusten. Bere iritziz denbora asko zeramaten jokalari eta entrenatzailak elkarrekin eta ohitura txar asko hartuak zituzten, taldeari ezer berria eskaintzea zaila iruditzen zitzaion eta aldaketarako gogoa adierazi zuen. Inguruan maila horretan entrenatu ahal izateko titulazioa duen pertsona gutxi daude eta aldaketa hori gauzatzea ezinezkoa izan zen, beraz denboraldia hasteko konpromisoa hartu zuen, baina Kirol Elkartetik entrenatzaile bila jarraitzen genuen.

Azken hilabetean Ruizen aukera sortu zen eta berarekin hitz egin ondoren lagunduko zigula agindu zigun. Oraingoz denboraldi amaieraraino izango da gure artean. Ruiz Jauna lagun zaharra dugu, orain dela 17 urte taldeko entrenatzaile izandakoa da. Orduan hiru denboraldi egin zituen arduradun nagusi gisa, beraz Elkartea eta lan nola egiten dugun ezagunak zaizkio.

Eskubaloi munduan ere ibilbide luzea du. 9 eta 28 urte bitartean jokalari izandakoa, talde ugarietan izan da entrenatzaile: Aloña Mendin, Arrasaten, Urolan eta Elgoibarko Sanlo taldeetan ibilbide luze eta oparoa izan du. Uztailean Euskadiko Eskubaloi Federazioko Prezidentetzarako hautagai izan zen.

Iaz igoera fasean partida batzuk ikusi zituen eta aurten ere taldea ikusteko aukera izan duenez, taldea ezagutzen duela esan du. Jarrera eta diziplina aldatu behar direla iritzi du. Taldean gehiago jokatu beharra ere aipatu du eta defentsako lana sendotzeaz gain epailearen lanari arreta eta garrantzi gutxiago ematea gaizki ez legokeela.

Iñigo Canterok ez du Elkartearekin duen lotura guztiz etengo, bigarren entrenatzaile gisa jarraitzeaz gain, orainarte bezala, zuzendaritza lanetan ere arituko da. Iñigok egin duen lan on eta eredugarria azpimarratu nahiko genuke. Hainbat liga eta kopa irabazteaz gain, bi igoera lortu ditu eta hori aipagarria izateaz gain funtsezko pertsona dugu Kirol Elkarte honetan.