Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

GURE MUTILEN PORROT BERRI BAT


Defentsan oso ahul jokatuz UROLA KE LAZTIkoek aurkari zuzen baten aurka galdu zuten.


Larunbaten UROLA LAZTIkoek partida garrantzitsua zuten, beraiekin batera sailkapeneko behekaldean kokaturik dagoen Gazteizko El Pilar bai zuten bisitari. Aukera polita zen aurkari zuzen baten aurrean bi puntuak lortu eta pitinka sailkapenean goraka egiten hasteko, batez ere kontuan harturik bisitariek beraien gotorlekutik kanpo maila asko jeisten dutela. Baina, beste behin, usteak ustel bihurtu ziren.

Partida ez zen gaizki hasi horitxoentzat, gol asko jaso arren beraiek ere fin aritu zirelako aurkarien ate aurrean eta aurretik jartzea lortu zuten. Hala eta guztiz ere eraginkortasun maila jetsi zutenean, defentsako ahuldadeak agerian geratu ziren eta bisitariek markagailuan alde egiteko baliatu zuten. Atsedenaldian 17 eta 19.

Jarraipenean gauzak ez ziren gehiegi aldatu eta markagailuko aldea bere horretan mantendu zen. Une batean etxekoek berdintzea lortu zuten eta ikusleen artean itxaropena piztu zen, baina erreakzioa hortan hil zen. Gazteiztarrak berriz ere aurretik jarri ziren eta gure mutilen defentsa aurreratua ez zen ereginkorra izan eta bisitariek tartea handitzen joan ziren amaierako 31 eta 37koa ezarri arte.

Igo berriak izteaz gain, jazotako lesioek ez diote mesederik egin gure taldearen jokoari eta orain min hartutako jokalari berri bat gehitu behar diogu lehengo zerrenda luzeari, ostiraleko entrenamandu saioan Jon Vizuetek, ezkerreko albokoak, belauna mindu bai zuen. Eskubiko belauneko lotailu-haustura izan dezake, antzeko lesioa duen hirugarren jokalaria izan daiteke, eta lerro hauetatik animoak bidaltzen dizkiogu, ea ez den horrenbesterako izaten. Hala eta guztiz ere neke eta oinaze guztiei aurre egin, zutitu eta hurrengo partidari begiratu behar zaio, egoerari buelta ematen hasteko lehenengo aukera delako. ANIMO MUTILAK !!!