JUBENILAK USURBILEN AURREAN EZINEAN
UROLA ASP. ST. LUZIAk ezin izan du garaipenaren bidera itzuli gehiago izan den Usurbilen aurka
Gipuzkoako txapelketako lehen fasea amitu ondoren gure mutilek Usurbilgo Oiardo polikiroldegian zuten hitzordua. Moranek entrenatutakoek garaipenaren bidera itzultzeko asmoa zuten aurreko asteko porrotak utzitako zapore garratza kentzeko. Zoritxarrez ez zen hala izan eta etxekoak nagusi izan ziren, bi puntuak lortu zituztelarik.
Partida jokatu zen ezohiko orduak okerrerantz eragiz zien horitxoei, izan ere, etxekoak ez bezala betere tentsiorik gabe kantxaratu ziren. Horren ondorioa argia izan zen, minutu gutxi jokatu eta markagailuan tarte handia, 8-1 hain zuzen ere. Entrenatzaileak hutsartea eskatu eta gure mutilak apur bat suspertu eta markagailuko diferentzia horren azkar ez handitzea lortu zuten. Atsedenaldian 24-13ko emaitza.
Lehen zatian gorritxoen nagusitasuna ia erabatekoa izan bazen, bigarrenean ezin berdina esan. UROLA ASP. ST. LUCIAk defentsako pilareak sendotu eta gol iturria geldotzea lortu zuen, erasoan asmatzen zuten bitartean. Hala ere, usurbildarrek ez zituzten eskuak jeitsi eta horitxoei ez zieten aukerarik eman. Amaieran 43-31.
Hurrengo jardunaldian Tolosara egingo dute bidaia, lehen fasean indarrak neurtu zituzten taldearen aurka jokatzeko. Aurrekoan eman zen berdinketa hausteko, asteburu honetako lehiaren bigarren zatian erakutsitako tentsioari jarraipena eman beharko diete gure mutilek.