UROLA KE LAZTIren GARAIPENA
Aspaldiko partez gure talde nagusiak partida irabazi du.
UROLA KE LAZTIKo entrenatzaile berriaren lehen partidan taldea garaipenen ildora itzuli da, Hondarribiako La Bacaladera taldea 31 eta 34 garaituz.
Entrenatzaile berriarekin denbora gutxi eraman arren hobekuntza nabaria izan da. Gure mutilek motibazio bereziarekin kantxaratu ziren. Bereziki denfentsako lanetan orainarte bainao grina handiagorekin aritu ziren eta lan horretan oinarriturik atsedenaldira zortzi goleko aldeaz iritsi ziren, 13 eta 21.
Tartea handia bazen ere, lanean jarrairu beharra zegoen, erlaxatzea garesti ordaindu zitekeen eta entrenatzaileak hori azpimarratu zuen atsenenaldian. Jokalari horitxoek kasu egin zioten eta lehenego zatian erakutsitako jarrera berdinarekin kantxaratu ziren bigarrengoan ere: defentsan sendo eta erasoan erabakior. Hasiera batean tartea handitzea lortu bazuten ere, etxekoek ez zuten amore eman eta kanporatzeak baliatuz tartea murriztu zuten. Norgehiagoka amaitzeko bost minuturen faltan gure mutilek soilik bi golako aldea zuten, baina burua hotz mantenduz, jokoan asmatu eta bi puntuak etxeruntz ekarri zituzten.
Datorren asteburuan UROLA KE LAZTIkoek saikapeneko goi aldeko CB Urduliz bisitatuko dute, ea asteburuko hobekuntzak jarraipena duen eta ezustea emateko gai diren.