Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

NEGARRARI EMATEKO


UROLA KE LAZTIk merezitako jipoia jaso zuen Gasteizen jokaturiko partidan.


Partidaren hasieran gol eta hutsegite trukeari ekin zioten bi taldeek eta ondorioz oreka zen nagusi. Orekak ordea ez zuen gehiegi iraun, "horitxoek" ahultasun zantzuak ematen hasi ziren arte hain zuzen ere. Iñigok entrenatutako mutilek ez zuten asmatzen eta pixkanaka gasteiztarrek tartea handitzen joan ziren eta 6 golekoa ere izan zuten. Lehen zatiaren amaierara gure mutilek zertxobait esnatu ziren eta atsedenaldira 18 eta 14koerekin iritsi ziren.

Urola KEkoek lehen zati txarra egin bazuten, bigarrena are okerragoa izan zen. Lehen lau minutuetan etxekoek sei eta hutsekoa endosatu zieten eta hortik aurrera Urretxu-Zumarragakoek nahi eta ezin aritu ziren. Azkenik amore eman zuten eta partidaren amaiera iristeko irrikan zeudela zirudien. Amaieran 39 eta 24ko argia.

Larunbatean gertatutakoa lehenbailehen ahaztea komeni da, asteburuan berriz ere partida dagoelako eta egoerari buelta ematen hasteko aukera aprobetxatu behar da.