Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

JUBENILEN LEHEN PORROTA


Rotula Studio OET argi eta garbi gailendu zen.


Bere garaian UROLA KE ASP. ST. LUZIAko hainbat jokalariren osasun egoera zela eta bertan-behera utzitako norgehiagoka jokatu zen atzokoan. Gainera, lehia honekin amaitutzat eman zen Gipuzkoako taxpelketako lehen fasea. Horitxoak sailkapen buru ziren partida jokatu aurretik, baina aurkako taldea ere, Ordiziako Rotula Studio OET, ez zen atzera gelditzen eta bere esku zuen hurrengo faserako txartela eskuratzea, beraz partida erabakigarria izan zen.

Lehiak sailkapenean eragin zuzena bazuen ere, gure entrenatzaileak lasaitasuna eskatu zien jokalariei. Baina hau guztia alferrikakoa izan zen, izan ere, bisitariak gehiago izan ziren eta ez zioten gure taldeari ezertarako aukerarik eman. Ordiziarren joko biziak partidaren kontrola galtzea eragin zien gureei eta ez zuten bisitarien gol iturria gelditzerik izan. Lehen erdia amaitzerako markagailuko tartea esanguratsua zen, 16-27.

Bigarren zatiak ez zuen ezertxo ere eskeini. Kanpotarrak oso eroso zeuden bitartean, etxekoak, batere tentsiorik gabe denbora amaitzea besterik ez zuten nahi. Amaieran 28-46.

Atzokoarekin Gipuzkoako txapelketako lehen fasea amaitu zen. UROLA ASP. ST. LUZIA taldeak, txapelketa osoan zehar lehen bi postuetan egon ostean, hirugarrenean amaitu du eta ez du azken fasea jokatzeko txartelik eskuratu. Hala ere, balantze positiboa egin behar da. Gure taldeak sei partida jokatu ditu, lau irabazi, bat berdindu eta beste bat galdu dituelarik. Hurrengo egunetan jakinaraziko da datozen asteetako egutegia.