Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

KADETE GIZONEZKOAK: BAT GALDU, BAT IRABAZI


Kadete mailako gizonezkoen bi taldeek etxetik urrun jokatzen zuten eta joko polita egin arren patu desberdina izan zuten: bigarren urtekoak galdu eta lehenengokoak irabazi.


UROLA KEk Elgoibarren zuen lehia eta berriz ere baja askorekin aritu behar izan zuten. Nabarmenenak atean zituzten, atezain bat gaixo jarraitzen zuen eta besteak min hartuta. Hala eta guztiz ere Ikerrek entrenatutako mutilen jokoa nabarmen egin zuen gora aurreko jardunaldietakoarekin alderatuz. Une oro partidan sarturik egon ziren eta amaierarako nekea antzeman bazitzaien ere ongi ahalegindu ziren partida irabazten. Amaieran 28 eta 20 galdu zuten.

Eredugarria da mutil hauek nola saitzen diren. Gehientsuenak hasiberriak izan arren, hutsune ugari izan arren, osatuago dauden taldeen aurka lehiatu arren... beti aupegia ematen dute eta gogo biziz jokatzen dute. Hori da bidea eta ildo horretatik jarraitzen badute laster etorriko dira garaipenak eta pozak.

UROLA KE PREMANKekoak berriz Andoainen zuten hitzordua. Hotz antzean hasi zuten norgehiagoka eta markagailuan aztetik izan ziren une oro. Hogeigarren minutu inguruan esnatu ziren eta azken hamar minutu horietan markagailua iraultzeko kapaz izan ziren, atsedenaldira gol bateko abantailaz iritsi zirelarik, 13 eta 14. Pausaldiaren ondoren jokoa antzeko neurritan mantendu zen eta "horitxoek" etxekoen joko bizia eta azkarra indargabetzeko gai izan ziren. Hori gutxi balitz gol aldea ere handitu zuten, baina amaiera aldera etxekoen azken ahaleginak eta gureak nekea somatzen hasi zirenez markagailua zertxobait estutu zen. Hala eta guztiz ere garaipena ez zen inoiz ezbaian egon. Amaieran 27 eta 30 eta bi puntuak etxera bidean.

Garaipen honen ondorioz Jose Angelen mutilek laugarren postuarengandik borrokan jarraitzen dute eta datorren partida zailaren aurrean adorez bete dira. Aipatu dugun bezala asteburuan lehia gogorra izango dute, sailkapeneko bigarrena, Legazpiko Karibe Zaharra, izango bai dute bisitari Ispillan.