Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

BKL-UROLAK IRUNGO GAZTIAK GARAITU DU

alt

Partida ona jokatu zuten gure mutilek, azken emaitza 30-20


BKL-UROLA eta Irungo Gaztiak, elkar ondo asko ezagutzen diren bi talde elkartu ziren atzo goizean Beasaingo Antzizar kiroldegian. Denboraldi honetan bertan, dagoeneko lau aldiz neurtu dituzte indarrak, partida prestatzeko orduan bi taldeei erraztasunak eman dizkien egoera. Aurreko guztietan bezalaxe, oraingoan ere laranjek ez zuten hutsik egin eta puntuak etxean laga zituzten.

Partida aurreikusi bezala joan zen. Lehen minutuetan etxekoak abantaila txikia lortu zuten arren, bisitariak lanerako zeuden eta markagailua berdinduta izatea lortu zuen.Lehen erdia igarota ordea, BKL-UROLAk gehiago zela erakutsi eta tartea zabaldu zuten markagailuan, izan ere, gure taldeak defentsa estutu eta Irungoen jaurtiketak zaildu zituen berehala kontraerasora bizi-bizi irteteko. Lortu zuenez atsedenaldirako sei goleko abaintaila zuten. 15 eta 9

Bigarren zatian ez zen aldekatrik izan. Markagailuan alde erosoa zuen BKL-UROLAK eta berak markatutako erritmora jokatu zuten. Partida erabakita zegoela ikusirik, entrenamenduetan landutako hainbat jokaldi praktikan jarri zituzten gureek emaitza positiboa izan zelarik.

Lehia amaitutakoan, zorionez, ondorio onak atera daitezke ikusitakoarekin. Defentsan hobekuntza eman da, horren isla da 20 gol besterik ez jasotzea eta erasoan ere jokaldiak irtetzen ari dira. Kontuan hartu beharrekoa da, jubenilek aurten entrenatzeko dituzten zailtasunak, bi herrien artean osatutakoa denez, astean behin bakarrik eginte dituztelako lansaioak.

Atzokoan ikusitako hobekuntza datorren jardunaldian baieztatu beharko dute, sailkapen buruan bi puntura bakarrik dagoen AloñaMendiri egingo baitiote bisita. Irabaziz gero lehen postuan kokatuko litzateke gure taldea Oñatiarrekin batera.