Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

INFANTIL GIZONEZKOAK BOLADA TXARREAN


Larunbatean bigarren porrota jarraian jaso zuten.


Aurtengo denboraldian porrot gutxi izan dituzte gure mutil gaztetxoenak. Horrexegatik bi partida jarraian galtzean bolada txar batean murgilduta daudela iruditzen zaigu.

Larunbatean Usurbilen zuten norgehiagokan, 27 eta 21 galdu zuten Udarregi BDHren aurka. Aurreko jardunaldian bezala lehenengo herena erabakiorra izan zen partidaren bilakaeran. UROLA KE PREMANKeko mutilak hotz hasi ziren eta partidan sartzea kosta zitzaien. Aurkarien defentsa gainditzea kosta egiten zitzaien eta lortzen zutenean, baloia sarerartzen ez zuten asmatzen. Etxekoak berriz eraginkorragoak ziren, erasoan eta kontraerasoan gehiago asmatzen zuten eta markagailuan erraz egin zuten tartea. Gure mutilen lehen gola zortzigarren minutan iritsi zela aipatu dugun guztiaren erakusgarri da. Hamargarren minututik aurrera gauzak aldatzen hasi ziren, Ikerren mutilen susperraldia etorri zen. Atearen aurrean gehiago asmatzen hasi ziren eta aurkariei zailtasun gehiago jarri zizkieten. Heren honen amaieran markagailuak 11 eta 4koa erakusten zuen.

Lehenengo zatiaren azken bost minututako susperraldiak bigarrenean jarraipena izan zuen, eta heren hau lehenengoaren guztiz kontrakoa izan zen. Bisitariek jokoaren ekimena bere gain hartu zuten eta guztiz nagusitu ziren. Pixkanaka, markagailuan tartea murriztuz joan ziren eta herenaren amaieran aldea bi goletakoa zen soilik.

Azken herena orekatuago izan zen. Usurbildarrak lehenengo zatiko zazpiko indartsua kantxaratu zuten, baina gure mutilek hasieran baino sendoago jokatu zuten eta etxekoak ez ziren lehenengo herenean bezain erraz nagusitu. Hala eta guztiz ere sei goleko aldeaz nagusitu ziren partidaren amaieran eta gure mutilek esku hutsik itzuli behar izan zuten.

Bigarren fase honetako bi lehenengo partidak jokatu ondoren gure mutilak itxaropentsu agertzen ziren eta azken bi asteburuetako porretek berain ilusioa goibeldu dute. Egiari zor, autobusera igotzerako irriparreak eta aldarte ona berriro nagusitu ziren eta hori seinale oso ona da. Taldea jarraitzen duen edonork aipatzen du gure mutilek oso denboraldi polita egiten ari direla eta oraindik partida mordoxka irabaziko dituztela ziur dira. EUTSI GOIARI MUTILAK !!!