Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

UROLA LAZTIK IGOERA FASEA JOKATUKO DU

alt

Legazpin zortzigarren garaipena eskuratuta igoera fasea ziurtatu zuen. Orain Liga irabazteko borroka egingo du.

Atzokoan UROLA LAZTIK denboraldiko helburu nagusia bete zuen, Bigarren Nazional mailan jokatzeko igoera faserako txartela ziurtatu.

Orrialde honetatik larunbatean Bikuñara joateko egindako deiak erantzun ona jaso zuen eta ondorioz Legazpiko polikiroldegiko harmailek benetan itxura ona zuten, bi aldeetako zaletuekin.

Era honetako norgehiagokek izaten duten urdiratsun eta tentsioak talde horiari eragin zion eta lehen minutuetan deseroso aurkitu ziren, erritmo egokia lortu ezinik. Hori horrela izanik, etxekoak nagusi ziren eta markagailuan lau goleko aldea izateraino heldu ziren, nagusiki Hegialde Autoko atezainak egin zuen partida ikusgarriagatik, era guztietako geldiketak eginez, bai kontraerasoak, bai 7 metroko jaurtiketak eta bai ate barruan ziruditen baloiak geldituz.

Lehen zatiaren erdialdera ordea, UROLAk urduritasuna kendu eta tentsioa mantenduz bere lekua aurkitu zuen eta bigarren itzuli honetan egiten ari den jokoa egitea lortu zuten. Defentsan eraginkor eta erasoen abiada handiz jokatuz. Atsedenaldirako partida berdindu zuten 13na

Atsedenaldian hausnarketa egin eta partida irabazi beharra zegoela barneratu zuten gure jokalariek, horretarako egin beharko zen lan gogorrerako prestatuz. Hala ere, bigarren zatia bi taldeek beldurrez hasi zuten, huts egitek garesti ordaintzen zirelako, gauzak honela, lehen gola bost minutu igarotakoan heldu zen. Bigarren erdira arte partida estu joan zen arren UROLA LAZTIK matkagailuan aurrea hartzea lortu zuen eta partida amaiera lasaixeago egiteko aukera izango zutela zirudien. Baina, Legazpiarrek ez zuten etsi eta lehen aipatu bezala atepeko jardun bikainari esker zazpi minutu faltan 22na berdintzea lortu zuten. Demako une garrantzitsuenetan horiak ondo jokatu zuten eta Hegialdek eginiko akatsak baliatuz 23 eta 25 irabazi zuen.

Zortzi garaipen jarraian lortu ditu taldeak eta fasea ziurtatuta, liga eskuratzeko borroka egingo du orain. Txapela lortzeko berebiziko garrantzia duen partida izango du hurrengo astean UROLA LAZTIK bigarren sailkatuak, Amenabarrek, bisitatuko baitu Ispilla. Talde hau garaitzeko zaleen laguntza ezinbestekoa da, beraz, denoi Ispillara gerturatu eta taldea garaipenera zuen oihu eta animoekin bultzatzeko eskatzen dizuegu.