Partida gutxi 2024ko azken jardunaldian
Kadete eta infantil mailetako taldeek bakarrik jokatu dute
Leizaranen aurkako garaipen argiarekin, Jose Angel eta Oiherrek entrenatutako UROLA EK RSAk Gipuzkoako Txapelketarako sailkapenaren buruan jarraitzen du. Euskal Ligara Igotzeko Fasea jokatzeko eskubidea ematen duten hiru postuetako bat ziurtatuta, Gipuzkoako Txapeldun geratzea da helburua, fase hori Zumarragan antolatu ahal izateko. Horretarako, jokoan geratzen diren lau puntuetatik bat atera behar da.
Kadete Nesketan ere talde bat daukagu, UROLA EK EUTSI, Gipuzkoako Txapelketarako borrokan. Kasu honetan, Mikel eta Beñat entrenatzaileek ez dute titulua lortzeko aukerarik, baina asteburu honetan bigarren faseko bigarren garaipena eskuratu dute.
Mailako beste taldeak, UROLA EK GOIERRI BUSek, bere taldeko oilarretako bati aurre egin dio eta nahiz eta gol bakarreko aldeaz galdu, Ainhoa eta Naiarak entrenatutakoak sailkapenaren lehen zatian mantentzen dira.
Infantil mailan, UROLA EK-ko neskek azaroan atzeratutako partida berreskuratu dute, Txingudiren aurka hamar goleko aldearekin galduta.
Maila bereko mutilen bi taldeek Ispillatik urrun jokatu dute. Ondo aritu arren, UROLA EK ALAI HORTZ KLINIKAk, esku hutsik itzuli da Donostiako La Salletik. UROLA EK DESKARGA AROZTEGIkoek, berriz, aise irabazi dute Eibarren, eta euren multzoko bigarren postua sendotu dute.
2024an ez da partida ofizial gehiagorik izango, baina gure taldeetako batzuek Gabonetako Torneo ezberdinetan parte hartuko dute: Andoainen, Urnietan eta Iruñeko Uharten, besteak beste. Azpimarragarriena astelehenean Ispillan egingo den Anabel Santamariaren Oroimenezko VIII. Memoriala.