Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

ASTEBURU HONETAN, BAI !!!

alt

Denboraldiaren amaieran egon arren, gure talde batzuek erronka interesgarri eta politak izan dituzte asteburu honetan.

    Partida ofizialei dagokienez, jubenil mutilek joan den asteburuan seniorrek lortu ez zutena lortu dute, Aldaola Kopa irabazi baitute. Larunbat goizean Andoainen jokatutako partidan, UROLA EK ANTONIO ARANZADIko gazteek 21-26 irabazi zioten CDBLeizaran taldeari. Denboraldia amaitzeko modurik onena… BEJONDEIZUELA, MUTILOK !!!

    Kantxa osoan jokatzen duten Alebin Mutilak triangular bat jokatu zuten Algorri Pulpo EK eta Hernani ETrekin batera igande goizean. Zumaiarrekin, galtzaile suertatu ziren, partida berdindu eta lehiatu baten ondoren, eta errez irabazi zieten Hernaniko neska-mutilei.

    Igandean bertan, alebinen aurretik, Eskubaloi Eskolen arteko topaketa bat antolatu genuen. Bertan, Tolosa CF, La Salle Legazpi eta UROLA EKeko eskolak parte hartzu zuten. Goiz horretan, ESKU HUTSIK ELAKARTEArekin elkarlanean aritu ginen, haurdunaldi, jaiotza edo jaioberriaren heriotzagatik dolua bizitzen ari diren familiei laguntzen dien elkartea ikustarazten.

    Denboraldiaren amaiera emankorra izan ohi da lagunarteko txapelketetan, eta asteburu honetan bitan parte hartu dugu. Alde batetik, UROLA EK DESKARGA AROZTEGIA eta UROLA EK ALAI HORTZ KLINIKA infantil mutilek eta UROLA EK GOIERRI BUSeko infantil neskek Bera Bera Txapelketan parte hartu zuten. Bitartean, UROLA EK URZUM taldeko infantilek neskak San Juan Txapelketa jokatu zuten Tolosan, eta azpitxapeldun izan zirelarik.