Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

EZIN IZAN DA

alt

Senior Gizonezkoek ezin izan zuten Urumea Kopa eskuratu, Mek Eibar Eskubaloiaren aurka erori baitziren.

    Partida bizi eta orekatu baten ondoren, arauzko hirurogei minutuen amaierara 27nako berdinketarekin iritsi ziren. Luzapenak ere ez zuen txapelduna erabaki; 31na. Penaltietan, eibartarrak gureak baino gehiago asmatu zuten.

    Iñaki Larreari, Arkaitz Aizpururi eta Xabier Tirapuri agur esateko ere balio izan zuen partidak, eskubaloiaren praktika aktiboa uzten baitute. Zorte on hemendik aurrera!

    Emakumezkoen lehen taldeak, UROLA EK CONSTRUCCIONES ANTIOk, 23 eta 28 irabaziz esan zion agur denboraldiari. Garaipen honek Federazio Txapelketako seigarren postua eskuratzeko balio izan die gure neskei.

    Datorren asteburuan kopa bat irabazteko beste aukera izango dugu; izan ere, larunbatean UROLA EK ANTONIO ARANZADI Aldaola Kopako finalerako sailkatu zen, Hernani ETri 33 eta 22 irabaziz. GOAZEN MUTILOK!

    Eta nagusiak “gauza serio eta garrantzitsuetan” zebiltzan bitartean, hala nola kopa bat irabaztea edo final baterako sailkatzea, Klubeko txikienek, beste hamasei klubekin batera, primeran pasatu zuten larunbatean Camargon jokatu zen “La Maruca” XXIII. Txapelketan.




EMAITZAK · 2024 / 06 / 01-02

1. Lurraldeko Gizonezko Seniorrak · 1ª Territorial Masculina

Urola EK · Laztimendi

34

35

Mek Eibar Eskubaloia

1. Lurraldeko Emakumezko Seniorrak · 1ª Territorial Femenina

Urkabe Donibane

23

28

Urola EK · Construcciones Antio

2. Lurraldeko Gizonezko Seniorrak · 2ª Territorial Masculina

Urola EK · Cristalería Goiherri

-

-

Atsedena

Jubenil Gizonezkoak · Juvenil Masculino

Urola EK · Antonio Aranzadi

33

22

Hernani ET

Kadete Gizonezkoak · Cadete Masculino

Urola EK · RSA

-

-

Atsedena

Kadete Emakumezko · Cadete Femenina

Urola EK · Eutsi

-

-

Atsedena

Infantil Gizonezkoak · Infantil Masculino

Urola EK · Deskarga Aroztegia

-

-

Atsedena

Infantil Gizonezkoak · Infantil Masculino

Urola EK · Alai Hortz Klinika

-

-

Atsedena

Infantil Emakumezko · Infantil Femenino

Urola EK · Goierribus

-

-

Atsedena

Infantil Emakumezko · Infantil Femenino

Urola EK · Urzum

-

-

Atsedena

Alebin Gizonezkoak · Alevín Masculino

Camargoko La Maruca Torneoa

Alebin Emakumezkoak · Alevín Femenino

Camargoko La Maruca Torneoa

Eskubaloi Eskola · Escuela Balonmano

Camargoko La Maruca Torneoa