XIX. ASOBAL KOPA · EMAITZAK
Reale Ademar León da txapeldun berria.
LEHENENGO FINALERDIA · BARTZELONA 26 - 23 CIUDAD REAL
Manolo Cardenasen taldea defentsan egindako lan bikainari esker nagusitu zen. Ciudad Realen lehen lerroa ito zuten Bartzelonakoek, eta erasoan nahiko fin ibili ziren. Halere, partidoa estua, oso estua izan zen.
BIGARREN FINALERDIA · REALE ADEMAR LEÓN 31 - 26 PORTLAND SAN ANTONIO
Portlandeko jokalariak nekatuta daude. Nekatuta bai fisikoki eta bai buruz. Ederki ikusi ahal izan zen hori Asobal Kopako finalerdian. Ademarrekoak buruz-eta freskoago kantxaratu ziren, eta aurreneko hamar minutuetan jada, bost goleko errenta pilatu zuten. Portlandek ezin izan zion alde horri buelta eman, lehen zatian tarteka hurbildu bazen ere.
FINALA · BARCELONA BORGES 25 - 31 REALE ADEMAR LEÓN.
Ademar León taldeak bere bigarren Asobal Kopa irabazi zuen atzo, Bartzelona Borges 31 eta 25 garaituz. Garaipen honen gakoa Ademarrek lehenengo zatian eginiko defentsa bikainean aurki daiteke.
Gaztela-Leongoak etxekoen "sei-zero" defentsa erosotasunez gainditzeaz gain, defentsa sendo batez Bartzelonaren erasoa gelditzea lortu zuten. Sarmientoren gidaritzapean, Alilovicen galdituekin eta Stranovsky y Krivochlykoven golei esker, merezimendu osoz poltsikoratu zuten Asobal Kopa.
Markel Beltza Idiakezek Ademarren bigarren taldean jokatzen duela jakina izango da zuentzako askorentzat, beraz garaipen honen zatitxo bat berea (guri ere zerbait egokitu zaigulakoan gaude) izango delakoan, ZORIONAK ADEMAR, AUPA MARKEL.