ONENA, EMAITZA
Infantil gizonezkoak, partido kaskarra jokatu ondoren, Irurena OET garaitu dute.
Larunbat goizean jokaturiko partidoa flojo antzean, hotz, hasi zuten gure mutilek. Beraien jokoa egiten ez zuten asmatu eta berdintasuna izan zen nagusi lehenengo minutuetan. Lehen zatiaren erditik aurrera, beraien jokoa zerbait sendotu zuten eta zati horren amaierara lau goleko aldeaz (11 eta 7) iritsi ziren.
Bigarren zatia are okerragoa izan zen. Gure mutilak kamuts aritu ziren erasoan eta oldarkotasunik gabe defentsako lanetan. Bisitariak berriz, beraien lana ongi burutuz, pixkanaka markagailua estutuz joan ziren eta zortzigarren minutuan 16nako berdinketa ezartzea lortu zuten. Hala eta guztiz ere ez zuten markagailuan aurretik jartzea lortu eta amaierara 19 eta 17koarekin iritsi ziren bi taldeak.
Atsedenaldian Iker sutsu mintzatu zitzaien jokalariei eta badirudi errietak bere eragina izan zuela. Etxeko jokalariak beraien jokoa hobetu zuten eta, nagusitasun handirik gabe, ordiziarrak baino gehiago izan ziren azken zati honetan. Amaieran markagailuak zazpi goleko aldea erakusten zuen UROLA KE-PREMANKekoen alde (31 eta 24).