INFANTIL EMAKUMEZKOAK OÑATIN IRABAZI DUTE.
UROLA SUMINISTROS ELECTRICOS OLETAko neskak bi puntu gehiago dituzte.
Gure neskak denboraldiko bigarren garaipena lortu dute Aloña Mendiri eginiko bisitan. Amaieran markagailuak 10 eta 19koa erakusten bazuen ere, azken hamar minutura arte ez zen norgehiagoka erabaki.
Partidua makal hasi zen. Lehen zatia oso erritmo geldoan jokatu zuten bi taldeak eta horren isla da markagailuak erakusten zuen gol kopuru baxua (1-5)
Bigarren zatian talde horiak beste erritmo bat jarri zion partiduari. Defentsan baloiak lapurtuz eta erasoan asmatuz tartea handitzea lortu zuten. Hala eta guztiz ere partidua erabakita uzteko aukera ez zuten baliatu eta azken zatiaren hasieran etxeko taldeak markagailua estutzea lortu zuen bi goletara gerturatuz (10-12). Gure neskak ordea beren jokoa hobetu zuten eta azken hamar minutuetan hortzak estutuz 0 eta 7ko partziala lortu zuten, bi puntuak Urretxu-Zumarraga alderantz ekarriz. Bigarren garaipen honekin gure taldeak 4 puntu ditu eta sailkapenean laugarrenak dira.
Poztasuna ez zen osoa izan, zorigaiztoko jokaldi batean Ane Elgarrestak erradioa apurtu zuen. Dagoenekoz bi dira min hartutako jokalariak. Gogoan izango duzuenez, aurreko jardunaldian, Miriam Inzak belauneko luxazioak egin bai zuen. Lerro hauetatik bi jokalariak animatu eta lehenbailehen osatu daitezela opa diegu. EUTSI NESKAK!!!!