UROLA KE PREMANKEKOEK GARAIPEN ESTU BAT LORTU DUTE ZUMAIAN.
Partida ona jokatu ez arren 22 eta 23 menderatu zuten Pulpo KEko taldea.
Forualdundiko Txapelketaren bostgarren jarduera jokatu zen asteburuan eta lehen urteko gure kadete mutilak igandean Zumaian aritu ziren. Igandetan jokatzen duten bakoitzean ohikoa den bezala ez zire fin aritu.
Erasoan erritmorik eta abidaurarik gabe, 9 metroko marratik oso gertu aritu ziren eta honek etxekoen defentsako lana erraztu zuen. Defentsan ez ziren guztiz gaizki aritu, baina oldarkortasun eskasak, elkarren arteko komunikazio eza, eta jarrera lasaiegiak piboteraekin jokatzeak ahalbideratu zien zumaiarrei.
Hala eta guztiz ere gure mutilek teknikoki gehiago ziren eta lau goleko aldea lortu zuten eta atsedenaldira 11 eta 13 iritsi ziren aurretik. Bigarren zatian Jose Angelek aldaketak egin zituen denok jokatu ahal izateko eta zumaiarrek partida berdintzea lortu zuten. Amaiera arte golek bi ateetan txandakatu ziren. Oreka hori azken unera arte mantendu zen. 40 segundoren faltan horitxoek gol batez ziren aurretik eta baloia beraiena zen. Norgehiagoka erabakitzeko aukera beraz, baina jaurtiketan huts egin eta etxekoei berdinketa lortzeko aukera eman zieten. Saiatu ziren zumaiarrak, baina gure mutilek ongi defenditu zuten eta azkenean bi puntuak Zumarraga-Urretxu aldera etorri ziren.