JUBENIL GIZONEZKOAK ELGOIBARREN AURKA 35 – 33 GALDU DUTE.
Lehenengo zati makal baten ondorengo superraldia ez zen nahiko izan.
Lehen hamar minutuetan partida berdindua mantentzea lortu arren (5-5), atzokoan Ikerrek entrenatutako mutilak lehen zati kaskarra egin zuten. Defentsan, denboraldi osoan zehar bezala, golak erraztasunez jasotzen zituzten eta erasoan arintasuna falta zuten eta ez zuten baloia mugitzen asmatu. Gure mutilek boladaka jokatzen zuten eta etxekoak markagailuan alde egin zuten. Atsedenaldian sei goleko aldea zuten (19-13).
Bigarren zatiaren hasieran aldeak bere horretan mantendu ziren, baina, apurka-apurka, UROLA KE ASPIRACIONES SANTA LUCIAko mutilak defentsa sendotu, erasoan asmatzen hasi eta aldea hiru goletara murriztu zuten. Une horretan epaileak bost jokalari egotzi zituen minutu eta erdian, etxeko taldeko bi eta bisitarietako hiru. Erabaki horren ondorioz gure mutilak bi jokalari gutxiagoz jokatu zuten minutu bat inguru eta hauen susperraldia mozteaz gain, aldea berriz ere sei goletan ezarri zuen, 30 eta 24 amaierarako hamar minuturen faltan. Hala eta guztiz ere horitxoek ez zuen amore eman eta lanean jarraitu zuten. Horrela, bi eta seiko partziala eginez, bi goletara (32-30) urbildu ziren, lau minuturen faltan. Etxekoek, ordea, partida kontrolpean izan zuten azken minutuetan eta bisitarien ahalegina zapuztu zuten. Amairan 35 eta 33 elgoibartarrentzat.
Aipagarria da azken boladan gure mutilek izan duten susperraldia. Hobekuntza batez ere jarreran nabari da. Aspaldian gogoz makal zebiltzan eta orain beste aldarte eta ganora batekin ari dira. Larunbatean, markagailuan atzetik joan arren, irabazteko gogoa, grina erakutsi zuten eta horri esker emaitza iraultzeko zorian egon ziren.