Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

DERBIA LEGAZPIARRENTZAT

alt
Argazkia Julian Gilek utzitakoa da.

Norgehiagoka orekatu baten ondoren, jubenil gizonezko UROLA KE ASPIRACIONES SANTA LUCIA taldekoak Katiluren aurka galdu zuten 34 eta 38.


Larunbat goizean jokatu zen norgehiagoka nahiko eskasa izan zen. Ez dakigu giro hotzak, inauteriak, ez-ohiko ordutegiak edo zer izan zen baina bi taldeek huts asko egin zituzten eta partida erritmo gabekoa izan zen. Etxekoek nagusitu ziren hasieran eta ia lehen zati osoa aurretki izan ziren markagailuan. Egiari zor ez zuten inoiz hiru golekoa aldea baina gehiago izan, baina ezustekoa emateko itsaropena piztu zuten Ispillan bildu zen zalagoaren artean. Hogeitabigarren minutuan jarri ziren lehen ladiz bisitariak aurretik (12 eta 13) eta atsedenaldirako hiru goleko aldea zuten, 13 eta 16.

Indartsu hasi zuten bigarren zatia Moranek entrenatutako mutilek eta tartea gol bakar batera murriztea lortu zuten. Hori nahiko ez eta hamabigarren minutuan hogeitabatnako berdinketa ere ezarri zuten. Orduan legazpiarren susperrraldia etorri zen eta minutu batean zero hiruko partziala lortu eta berriz ere tartea zabaldu zuten markagailuan. Amaierara arte golak bi ateetan tartekatu ziren baina bisitariek kontrolpean izan zuten norgehiagoka. Bukaeran 34 eta 38 eta bi puntuak Legazpi aldera.