KADETE GIZONEZKOEK TXANPONAREN BI ALDEAK EZAGUTU DITUZTE.
UROLA KE ANTONIO ARANZADI SLk zarautztarren aurka galdu zuen bitartean, UROLA KE PREMANKekoak ordiziarrei irabazi zieten.
Foru Aldundiko Trofeoaren bigarren jardunaldian kadete gizonezko mailako gure bi taldeak etxean jokatzen zuten. UROLA KE ANTONIO ARANZADI SLkoak Zarautzko Euskalduna Taberna ZKE zuten arerio eta Ikerren mutilek norgehiagoka ondo hasi bazuten ere, pixkanaka bisitariek nagusituz joan ziren. Atsedenaldira sei goleko desabantailaz iritzi ziren horitxoek. Atsedenaldiaren ondoren gure mutilek susperraldi bat izan zuten eta hiru goletara gerturatu ziren. Hala eta guztiz ere zarauztarren nagusitasuna agerian geratu zen eta amaieran 21 eta 30 gailendu ziren.
UROLA KE PREMANKekoak Irurena OETren aurka neurtu zituzten indarrak eta, dagoenekoz, ordiziarren aurka aurten jokatzen duten laugarren norgehiagoka zen. Argi gelditu zen bi taldeek antzeko maila dutela. Hasiera orekatua eta gol gutxikoa izan zen. Adibide gisa hamabostgarren minutuan markagailuak erakusten zuen bostnakoa. Jose Angelen mutilek gehiago nahi zuten eta jokoari beste martxa bat ezarri zioten. Horri eta entrenamanetuetan landutako jokaldi batzuei esker, tartea zabaltzea lortu zuten. Atezainaren lana ere garrantzitsua izan zen lehen zatiaren amaierara 14 eta 8koaz iristeko.
Atsedenaldiaren ondoren entrenatzaileak aldaketak egin zituen eta defentsan igarri zen bereziki. Horitxoek ez zuten lehen zatian bezain beste estutzen, pase batzuetan huts egin zuten eta bisitariek bi goletara jarri ziren. Etxekoen susperraldia etorri zen ordea, eta berriz ere jokoaren ekimenarekin egin ziren. Lehen zatiko joko maila berreskuratzearekin batera argi gelditu zen, larunbatean behintzat, ordiziarrak baino gehiago zirela. Amaieran 30 eta 25 gure mutilen alde.
Gaurkoan bi jokalarien ekarpena azpimarratu nahi genuke. Alde batetik Aitor Perez atezainarena, asteburu honetan izan bai du bere estreineko partida. Hasteko hamar bat minutu jokatu zituen eta egin zizkioten bederatzi jaurtiketetaik hiru gelditzea lortu zituen. Ongi etorri Aitor eta animo!! Unai Areizagak ere gauzak poliki egin zituen. Adibide gisa estrategia jokaldi batean eta ez-ohikoa duen postu batetik sartu zuen gol ederra.
Inauteriak izanik Ispillako harmailetan mozorro ugariz eta aldarte onaz gozatu ahal izan genuen. Mila esker arratsalde hotzean jokalarieri berotasuna ematera gerturatu zineten guztiei. AUPA UROLA ETA BERE ZALEGOA !!!