Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

URANZUN GARAIPENA

alt

UROLA ASP. ST. LUZIAk Irunen irabazi eta taldeko buru kokatu da.


Irungo Uranzu frontoi historikoa gure jubenilen laugarren garaipenaren lekuko izan zen atzo goizean. Tolosan tupust egin eta Ordiziarren aurkako lehia bertan behera utzi ondoren, garaipenaren bidera itzuli nahi zuen Jose Manuel Moranek zuzendutako taldeak.

Goizeko giro hotzari aurre eginez, horitxoak burua norgehiagokan zutela kantxaratu ziren, bai erasoan baita defentsan ere lan ona egin zutelarik. Irabazteko gogo horiek ordea ez ziren nahikoak izan, Irungo Gaztiakek ekintza bakoitza erantzuten baitzuen. 20 minutuan diferentzia bi gol eskasekoa bazen ere sentsazio onak zituzten jokalariek eta erasoko jokoari erritmo biziagoa emanez atsedenaldira aldeko markagailuarekin iritsi ziren. 14-19

Gure taldeak jokalari gutxi zituenez lehia luzea geratzen zen oraindik eta entrenatzileak esfortzu bat eginez partida lehenbailen erabakitzeko eskatu zion taldeari. Esan eta egin. Defentsan ziur eta erasoko joko argiari esker tarte erabakigarria zabaldu zuten. Bi taldeak ez zituzten besoak jaitsi eta partida bukaera arteko ekintza guztiak lehiatu zituzten. 60 minutuak jokatutakoan 27-35.

Atzoko bi puntuak eskuratuta jardunaldi baten faltan sailkapeneko lidertzan da berriro ere taldea. Behin honaino helduta, aurreneko bi postuetan sailkatzea da helburua, hala Gipuzkoako txapelketaren azken fasea jokatzeko txartela izango baitute. Horretarako bere garaian atzeratu zen Rotula Studio OETen aurka jokatu beharreko lehia da gakoa. Ziurrenik asteburu honetan izango da, Ordiziarren prestasunaren arabera. Gure taldeak berdinketa nahikoa duen arren bi punten bila kantxaratuko da.