JUBENIL GIZONEZKOAK FEDERAZIO GARAIKURRAREN IRABAZLE
APIRILAREN 27KO ETA 28KO KRONIKAK ETA EMAITZAK
Asteburu positiboa apirileko azkena, bi porrot eta zazpi garaipenekin.
Aurreko asteburuan Lurraldeko Bigarren taldeak egin bezala, jubenil mutilak, UROLA EK ANTONIO ARANZADIk, Federazio Garaikurra irabazi dute larunbatean Bera Bera taldea garaitu ondoren. Donostiarrak multzoko liderrak ziren baina horitxoek 34 eta 28 irabazi eta aurrea hartu die azken jardunaldian. Bejondeizuela !!!
Bera Beraren aurkako bigarren norgehiagoka bat ere izan genuen eta UROLA EK RSAko kadeteek ere garaile izan ziren.
Emakumezkoen lehen taldea, UROLA EK CONSTRUCCIONES ANTIO, Goierri Garaiko derbian nagusitu zen, eta La Salle Legazpi garaitu zuen 14 eta 24, Bikuñan izan zen jai-aurreko giroak markatutako partida batean.
Bi Infantil Emakumezko taldeen, UROLA EK GOIERRI BUS eta UROLA EK URZUM, garaipenei esker Klubeko nesken talde guztiek irabazle izan dira asteburu honetan.
UROLA EK DESKARGA AROZTEGIAko infantil mutilek ligako bosgarren eta seigarren postuak erabakitzeko itzulera-partida jokatu zuten. Pulpo EK 34 eta 33 garaitu arren, ez zen nahikoa izan joaneko partidatik zekarten bi goleko desanbantaila iraultzeko; beraz, seigarren lekuarekin konformatu beharko dugu.
Azkenik, gizonezkoen lehen taldeak, UROLA EK LAZTIMENDIk, ederki ekin zion Urumea Kopari, eta 36 eta 21 irabazi zion CDB Leitzarani.