BIGARREN LURRALDEKO SENIOR GIZONEZKOEK FEDERAZIO GARAIKURRAREN TXAPELDUNAK
Balantzea oso positiboa izan da apirilaren 21eko eta 22ko jardunaldian: zortzi garaipen eta porrot bakarra gure taldeek jokatutako bederatzi partidetan.
Nabarmentzekoa da UROLA EK CRISTALERÍA GOIHERRIko mutilek Andoainen lorturiko garaipena, Federazio Garaikurra txapelketan txapeldun izateko balio izan baitzien. Txapeldun izatea bere esku zegoen eta ez zuten huts egin, garaipen lasaia lortuz, txapelketan parte-hartze oso ona borobilduz.
UROLA EK ANTONIO ARANZADI taldeko jubenil mutilek Aloña Mendi garaitu zuten Ispillan, eta, ihardunaldi baten faltan, mailako Federazio Garaikurra txapelketa irabazteko borrokan jarraitzen dute, Aloña bera eta Bera Berarekin, azken hauek datorren asteburuan Zumarraga bisitatuko dutelarik.
UROLA EK EUTSI taldeko neska kadeteak ondo hasi dira Gipuzkoako ORIA Kopan, eta bi garaipen lortu dituzte lehenengo bi jardunaldietan. Horrek, behin-behineko sailkapenaren buru izateko balio die.
Zumaian erorita ere, UROLA EK DESCARGA AROZTEGIAko infantil mutilek emaitza ona ekarri dute Ligako bosgarren eta seigarren postuetarako kanporaketaren itzulerako partidarako.
Bestalde, UROLA EK URZUMeko infantil neskak, Txingudiren aurka lorturiko garaipenarekin, Ligako bigarren faseko bigarren multzoko sailkapeneko postu nagusietan finkatu dira.