MARTXOAREN 9KO ETA 10KO KRONIKAK ETA EMAITZAK
Ferderazioak bultzatutako etenaldiaren ondoren txapelketara itzultzea ez zen oso positiboa izan gure taldeentzat, ez behintzat emaitzei dagokienez, garaipen bakarra lortu baitzuten, hiru berdinketa eta sei porrot. Gizonezkoen Bigarren Lurraldeko UROLA EK CONSTRUCCIONES ANTIOk lortu zuen garaipen bakarra. Garaipen argia Legazpiko Lurkideren aurkako derbian, Federazio Garaikurraren lehen postuan finkatzeko balio duena.
1. LURRALDEKO GIZONEZKOAK
UROLA EK LAZTIMENDIk 27na berdindu zuen Bergaran. Puntu-banaketa ez da nahikoa bi taldeen helburuetarako.
Lehen zatian gure mutilak nagusitu ziren. Defentsan indartsu, zuloak ondo itxiz, kontraerasoan aritzeko aukera izan zuten, hiruzpalau goleko errentak lortuz.
Bigarren erdia esklusioetako irizpide desberdinek baldintzatu zuten. Iñakik entrenatutakoek minutu askotan jokatu zuten jokalari gutxiagorekin, eta bi bakarrik lokalek. Horrek markagailua berdintzea ekarri zuen. Azken ekintza polemiko baten ondorioz, UROLAk ezin izan zuen garaipena lortu.
Emaitza honek, beste talde batzuek lortutakoekin batera, ia ezinezkoa egiten du mailaz igotzeko faserako sailkatzea, baina taldeak ez du amore emango ahalegin horretan.
SORALUCE BKE, 27 - UROLA EK LAZTIMENDI, 27