Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

.

alt

Ana Mari Kreye Saria: 2022-2023ko emakumezko entrenatzaile onenari.

Ana Mari Kreye eskubaloiaren aitzindarietako bat izan zen Gipuzkoan.
1929ko martxoaren 7an jaio zen Errenterian. Aita alemaniarra izanik, jaiotzetiko nazionalitate hori hartu zuen. Espainiar nazionalizatu zen 16 urte inguru zituela, Gorputz Hezkuntzako irakasle gisa ikasi eta graduatu ahal izateko.
Gimnastikako eskolak eman zituen urte askoan Donostiako San Bartolome ikastetxean, eta beste batzuetan, eskubaloiko taldeak sortu eta aldi berean jolastuz. 52 urterekin jokatu zuen bere azken partida.

UPV/EHUren ikerketa baten arabera, estereotipoak daude entrenatzaileek aurkitzen dituzten oztopo psikosozialen atzean. Hori errealitate bat da, emakume entrenatzaile pertsonal, prestatzaile eta kirolzale gutxi daude, batez ere tradizioz maskulinotzat hartzen diren kiroletan. Hau ez da zenbakizko kontua bakarrik, kualitatiboki, kategoria baxuagoak entrenatzen dituzte askok.


Emakumea bere entrenatzaile-lanean ikusarazteko eta une honetan gure kirolean oso gutxiengoa den ordezkaritza sustatzeko helburuarekin, Sari hau sortu dugu. Emakumezkoen eta Gizonezkoen Senior Mailako Taldeetako entrenatzaileen artean aukeratuko da, kluben bozkaketarekin.


Klub bakoitzak edizio honetako 4 izendatuetatik 1i emango die botoa, honekin batera doakizuen formularioaren bidez.