OTSAILAREN 25KO ETA 26EKO KRONIKAK ETA EMAITZAK
Bi talde seniorrak, emakumezkoak eta gizonezkoak, dira otsaileko azken asteburuan punturik lortzen ez duten bakarrak.
1. LURRALDEKO GIZONEZKOAK
UROLA EK LAZTIMENDIren porrot mingarria Andoainen, gol bakar baten aldeaz. Partida oso garrantzitsua zen bi taldeentzat, taulan lehia zuzena baidute. Lehen zatia oso parekatua izan zen, atsedenaldiko 13 eta 12koak adierazten duen bezala.
Bigarren erdian, Leitzaran pixkanaka nagusitu zen, lehen lerroko ekintzak eta pibotearekin jokoa konbinatuz. Etxekoen erasoko joko onari, horien behartu gabeko akatsak gehitu zitzaizkion, eta andoaindarek 5 goleko aldea lortu zuten.
Hala ere, defentsan doikuntzak egin ondoren, gain-azpi egin eta berdinketa lortu genuen bost segundo falta zirela, baina, zoritxarrez, etxekoei denbora eman zien azken jaurtiketa bat egin eta behin betiko 29 eta 28koa ezartzeko.
Eginiko ahaleginarekin eta jarrerarekin gustura, baina emaitzarekin burumakur. Ez dago akatsetarako tarterik; bost jardunaldi geratzen dira, eta bostak final gisa hartuko ditugu.
CDB LEIZARAN ERNIO INMOBILIARIA, 29 - UROLA EK LAZTIMENDI, 28
* Atzeratua