OTSAILAREN 11KO ETA 12KO KRONIKAK ETA EMAITZAK
Klubeko talde guztiek partidua izan dute, aspalditik gertatzen ez zena, jokoan zeuden puntuen erdia lortuz.
1. LURRALDEKO GIZONEZKOAK
UROLA EK LAZTIMENDIk 26 eta 30 galdu zuen Bergarak Ispillara eginiko bisitan. Lehen zatia berdindua izan zen, 15-14 atsedenaldian. Erasoak defentsei gailendu zitzaizkien, eta bi taldeek erraz lortzen zuten gola.
Bigarren zatian bisitariek markagailuan aurrea hartzea lortu zuten eta aurreko jardunaldiko sintoma berdinak agertu ziren. Aldea handia ez izan arren eta minutu asko geratzen ziren arren, horiak presaka ibili ziren, markagailua ahalik eta lasterren iraultzeko irrikaz, blokeatu eta partidatik irten ziren. Egoera emozionalak gainezka egin zion taldeari.
Inauteriengatiko geldialdia ongi etorria izango da taldearen pentsamoldea berrindartzeko eta hurrengo zuzeneko partidetarako sentsazioak berreskuratzeko.
UROLA EK LAZTIMENDI, 26 - SORALUCE BKE, 30
JUBENIL GIZONEZKOAK
Partida Hernaniren alde hasi zen. Bere ekintza guztietan gola sartzea lortzen zuen bitartean, UROLA EK CRISTALERÍA GOIHERRIri kosta egiten zitzaion bisitarien defentsa gainditzea eta jaurtiketa argiak huts egiten zituen.
Atsedenaldiaren ostean partida aldatu egin zen. Iñigoren mutilek defentsa sendotu zuten, eta horrek korrika egiteko aukera eman zien, eta kontraerasora jokatuz tartea ireki zuten markagailuan.
Atseden astea pilak kargatzeko eta Diputazio Txapelketan borrokan jarraitzeko.
UROLA EK CRISTALERÍA GOIHERRI, 38 - HERNANI SESATOOLS ET, 27