“EL NIÑO” ZOZKETA BEREZIA
.
Jakingo duzuenez, “El Niño” loterian jokatzen genuen zenbakietako batek, 63.603 zenbakiak, 22,00 € irabazi ditu loteria-txartel bakoitzeko. Zenbatekoa Urdaneta Hiribidea 3n dagoen Loteria Administrazioan ordainduko da. Saria kobratzeko eskubidea hiru hilabetera iraungiko da, zozketaren biharamunetik hasita. Administrazio horretan, itsulapiko bat jarri dugu nahi duenak Klubarekin zortea partekatzeko. Bestalde, BM Supermerkatuek emandako Gabonetako Otarra 2.223 zenbakiarentzat izan da.