URRIAREN 5KO ETA 6KO KRONIKAK ETA EMAITZAK
Ez da oso asteburu emankorra izan kirolari dagokionez. Zazpi porrotetatik hiru gutxienekoagatik izan zirela eta porrota eskubaloiaren zati dela pentsatuz arinduko dugu bihotza. Asteburu hobeak etorriko dira! Bestalde, BUZKANTZA EGUNA arrakastatsua, UROLA EKren partaidetzarekin.
1. LURRALDEKO GIZONEZKOAK
Denboraldiko lehen porrota Ispillan UROLA EK LAZTIMENDIrentzat. Andoaingo Leitzaran hartu zuen, markagailuan nagusi izan zena, baina ez beti jokoan. Elaborazioan horitxoak hobeak izan ziren, baina bisitarien atezainari meritua ukatu gabe, atearen aurrean asmatu ezinik aritu ziren eta horrek partida osoan atzetik joatera behartu zituen.
Gutxienekoagatik galdu zuten, 22 eta 23, baina asmatutako aukeren erdiak asmatu izan balituzte aise irabaziko zutela ustearekin, bisitarien erasoari, batez ere indibidualtasunetan oinarritutakoari, nahiko ondo aurre egin baitzioten.
Azken saialdi batean, defentsan gehiago estutuz, puntuatzeko aukeraren bat izan zuten, baina beti ezin da markagailuari buelta eman, eta egindako akatsak ordaindu zituzten.
Hurrengo jardunaldia, Hondarribian, oso gogorra izango da, denboraldi orekatu honetako guztiak bezala. Sentsazio onak berreskuratu behar ditugu, bai eta hainbeste ematen digun joko-arintasuna ere.
UROLA EK LAZTIMENDI, 22 - CDB LEIZARAN ERNIO INMOBILIARIA, 23
1. LURRALDEKO EMAKUMEZKOAK
UROLA EK CONSTRUCCIONES ANTIOk eginiko lehen zati txukunak (17 eta 13) ez zuen jarraipenik izan bigarrenean eta horrela zaila da lehiakor izan eta partidak irabaztea. Nagoreren neskek, batez ere erasoan egin zuten behera.
Garbi dugu talde honek askoz gehiago emateko gaitasuna duela. Pixkanaka pixkanaka, esperientzia gehiago hartuz, beraien ahalmena erakutsiko digute. Aupa Neskak!!!
TXINGUDI ZUBIEDER, 31 - UROLA EK CONSTRUCCIONES ANTIO, 20
JUBENIL GIZONEZKOAK
Bi zati oso desberdineko partida. Lehena, argi eta garbi Egiarentzat, bere bi albokoekin horitxoei kalte handia egin zielako. Gure mutilek ez ziren inoiz eroso jokatzeko gai izan. Defentsan oso bigun, bisitarien eraso guztiak gol bihurtzen ziren; eta erasoan ez oso erabakigarri, defentsaren eta atezainaren kontra egiten zuten. 13 eta 19, atsedenaldian.
Bigarren zatian, Iñigok bi banakako defentsa agindu zituen eta partidaren zeinua aldatu zen. Pixkanaka-pixkanaka, UROLA EK CRISTALERÍA GOIHERRIkoek aldea murriztu zuten, eta gutxieneko garaipena lortu.
Bigarren zatian egindako ahalegina eta partida inoiz galdutzat eman ez izana goraipagarria da.
EK CRISTALERÍA GOIHERRI, 32 - EGIA BAZTARRE TABERNA, 31
INFANTIL EMAKUMEZKOAK
UROLA EK GOIERRI BUSen porrota, gutxienekoagatik. Gure neskek oso ondo aritu ziren, azkeneraino borrokatuz, baina ezin izan zen... Hobekuntza nabari da jokoan eta oinarri taktikoetan. Eutsi Neskak!!!
UROLA EK GOIERRI BUS, 14 - MECALBE EIBAR ESKUBALOIA B, 15