ARBITRAJE HITZALDIA
Juan Jose Gudek, E. K. Urola Eskubaloi Klubeko jokalarientzako arbitraje hitzaldia eman du.
Atzo, azaroak 9an,
Zumarragako kultur-etxean, jokalarientzako zuzenduta hitzaldi bat eman zuten.
Arbitro dana eta eskubaloiko
munduan famatua dan Juan Jose Gudek eman zuen.
Ordu beteko bi saioak
izan ziren. Lehenengoa, 2. Lurraldeko jokalariei eta gazteei
zuzenduta, ARAUDIAZ JOLASTEA izenburuarekin. Jokalari batek araudia
ezagutzen badu, on egin ditzake eta batera zigorrak gutxitu.
Bigarrena, kadete eta
haurren jokalariei zuzenduta, ARAUDIAK ETA KEINUERAK EZAGUTUZ
izenburuarekin. Denboraldiaren hasieratik, askotan gure jokalariak
epailearen erabaki baten aurrean gelditutak ikusi dugu (ez dakite zer ari
den arbitratzen).
Hitzaldia bideoez
lagunduta egin zen, epailearen erabaki desberdinak ikusi ahal izateko. Geroago,
mutilek eta neskek galderak egin zituzten.