Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Maiatzak 12-13ko jardunladia

alt

Jardunaldia jokalari urritasunarengatik nabarmendu da, ez bakarrik gure klubeko taldeetan, baita ere beste taldeetan. Ere esan dezakegu ez dela asteburu txarra izan; sei taldeetatik lauek beraien partiduak irabazi badituzte eta. Jardunaldi honetan oraindik ere lehenengo taldearen partidua jokatuko da asteazkenean Arrasateren aurka Ispilla kiroldegian arratsaldeko 19:45. Harmailetan jarraitzaileen laguntza espero dugu, garaipena lortzeko eta Gipuzkoako Kopan partidu bat bera ere galdu gabe jarraitzeko.

JUBENILAK

UROLA ALAI HORTZ KLINIKA

10 jokalari bakarrik bidaiatu zuten Zarautzera, gainera bi atezainak ziren. Hasieran zailtasunak izan zituen etxeko taldeak Urolaren defentsan barneratzeko. 7.minuturarte ez zuten golik sartu.

Lehengo zatian erlaxazioarengatik eta baloi asko galtzearen erruz lehenengo zatiko bukaeran, 12-16 zen emaitza. Bigarren zati hasieran baloi asko galdu ziren ere eta gainera defentsan zailtasun asko egon zirenez entrenatzaileak “mixta” hirukoitz bat proposatu zuen. Azkeneko 10 minutuetan 2-7 partzialarekin Urolak emaitza hobetu eta seigatik bakarrik galdu zuen . Jokalari gutxi zeudenez oso nekatuta bukatu zuten Angelek entrenatzen dituen mutilek.

Automoviles Zarautz KE 32 - Urola EK Alai Hortz Klinika 26

KADETE NESKAK

UROLA IZASPI KAFETEGIA

Kadete neskentzako ligako azken partidua izan da; Aloña Mendiren aurka. Ezin da esan ondo jokatu zutenik baina, gainetik egon ziren partidu osoan zehar. Etenaldian 15-10 irabazten zihoazen eta bukaeran 29-17ko emaitza lortu zuten.

ZORIONAK NESKAK

Urola EK Izazpi Kafetegia 29 - Aloña Mendi "B" 17

KADETE MUTILAK

UROLA EK A.ARANZADI

Zailtasun handiko partidua izan zen 2. urteko kadeteentzat. Partidua 0-0 batekin hasi zen 6.minutura arte, Pulpo aurreratu zen arte. 8-14ko emaitzarekin iritsi zen lehenengo zatiaren bukaerara. Bigarren zatia antzekoa izan zen; Pulpo taldeak eraginkortasun handia izan zuen eta Urolan aldiz jokatzeko sistema urratu egin zen eta jokalariek proposatu zituzten jokaldi luzeek eta gol urritasunak, bukaerako emaitzan Pulporentzako gehiegizko garaipena ikusi zen. Datorren astean hobetzen saiatuko dira Oñatin.

Urola EK A.Aranzadi 17 - Pulpo 36

UROLA GOIERRIBUS

Donostikoak 7 jokalarirekin bakarrik bisitatu zuten Zumarragako kiroldegia, gainera atezainik gabe. Hasieran parekotasuna nabarmendu zen; baina denboraren poderioz gure taldea markagailuan asko aurreratu zen. Kanpoko taldea oso nekaturik bukatu zuen partidua. Iñigo Canteroren esanetan: “Denboraldia nahiko ondo bukatu dugu”

ZORIONAK MUTILAK

Urola Goieribus 43 - Saieko 33

INFANTIL MUTILAK

UROLA EK “A”

Yolanda Quintanaren eta Laura Bravoren mutilak, aldaketa batekin bakarrik joan ziren Usabalera. Erlaxaturik hasi ziren, baina ondoren maila igo zuten eta etenaldian 11-15 emaitza lortu zuten. Markagailua hobetzen joan zen eta azkenik 21-31 emaitza positiboa lortu zuten.

Tolosa CF Eskubaloia 21 - Urola EK "A" 31

UROLA EK “B”

Gorabehera handiko partidua izan zen, bukaeran garaipena lortu zuten, kostatu bazitzaien ere. Hobeak baziren ere Urolako jokalariak ez zuten markagailuan erakutsi. Urola EK 20 - Egia 18