ESKOLA KIROLA
Asteburu honetan 5. eta 6. mailako neska/mutilak minieskubaloian jokatzen hasiko dira. Partiduetan argazkiak aterako ditugu. Argazkiak eta jardunaldietako emaitzak web orri honetan ikusi ahal izango dira.
ESKOLA KIROLA. ALEBIN MUTILAK ETA NESKAK .
1. JARDUNALDIA 2008 Azaroaren 29an
ALEBIN MUTILAK 5. MAILA
UZIkastola “A” - GAINZURI “A” Ispilla Kiroldegian 09:00etan
UZIkastola “B”- LA SALLE “A” Ispilla kiroldegian 10:00etan.
UZIkastola “C”- HAZTEGI “B” La Salle Ikastetxean 10,00etan.
HAZTEGI “A” - D. AGIRRE “A” D. Agirre Ikastetxean 12,15etan.
ALEBIN MUTILAK 6. MAILA
UZIkastola “D” - LA SALLE “B” Ispilla kiroldegian 11,00etan.
GAINZURI “C”- D. AGIRRE “B” La Salle Ikastetxean 11,00tan
HAZTEGI “C” D. AGIRRE “C” D. Agirre Ikastetxean 11,15etan
HAZTEGI “D” GAINZURI “B” La Salle Ikastetxean 12,00tan
ALEBIN NESKAK 5 + 6. MAILA
HAZTEGI “A” - UZIkastola “A” Ispilla kiroldegian 09,00tan.
LA SALLE “B” - UZIkastola “B” Ispilla kiroldegian 10,00etan.
D. AGIRRE “B”- LA SALLE “B” Ispilla kiroldegian 11,00etan.
HAZTEGI “B” - GAINZURI “B” D. Agirre Ikastetxean 10,15etan.
D. AGIRRE “A” - GAINZURI “A” D. Agirre Ikastetxean 09,15etan.
OHARRA: Gipuzkoako Foru Aldundiak mini-eskubaloian jokatzeko onartutako arauak jarraituko dira. Arautegi hau www.kirolak.net orrian, eskola kirola atalean, begiratu daitezke.
Arauen laburpena:
* 10 minuko 4 zati. 2 zati = aldi bat. Zatien artean 2 minutuko atsedenaldia. Aldien artean 6 minutuko atsedenaldia.
* Jokalari guztiek, gutxienez, zati bat jokatu beharko dute.
*Aldaketak atsedenaldietan, 4. zatian edozein unetan edo lesiogatik.
* Zati bakoitzean atezaina ezberdina izango da.
* Defentsa itxiak (4:0) eta mistoak debekaturik daude. Defentsak banakakoak eta irekiak (3:3) izan behar dira.
* Penaltia, jaso duen jokalariak jaurtiko du.
* Protestak, irainak, gutxiespen keinuak... penalti batekin zigortuko dira. Gainera baloia aurkarien esku jarraituko du.
* Alboko sakea egiteko marra zapaldu beharra dago. Aurkaria, gutxienez, 2m-tara kokatuko da.
* Gola denean, atezainak aterako du, 3m-ko marra zapalduz.
* Emaitza:
1. eta 2. zatietako golak gehitu eta irabazlearentzat puntu bat. Berdinketa emango balitz, ez da punturik banatzen.
3. eta 4. zatietako golak gehitu eta irabazlearentzat puntu bat. Berdinketa emango balitz, ez da punturik banatzen.
Azken emaitza, bi aldien emaitza gehituko da. Beraz, hauek dira emaitza posibleak: 0-0; 1-0; 0-1; 1-1; 2-0; 0-2.