Jubenilek garaipena eskuratu dute.
Irungo Gaztiaken aurka 26-29
Urola KE-ko jubenilek beasaingoekin batera sortu duten taldeak larunbat arrtsaldean jokaturiko partidan, Irungo Gaztiak La Bacaladera garaitu zuten partida estu batean. Aurreko astean Beasaingo Antzizar kiroldegian aurkari berberaren aurka gol baten aldeaz irabazi zuten eta asteburu honetan bi taldeen arteko berdintasuna agerian geratu da.
Partida, hasiera-hasieratik oso berdindua izan zen. BKL-Urola erasoan ongi ari zen baina defentsan erraztasun handiak eman zizkion aurkariari, hori horrela izanik, lehen 30 minituak amaitzerakoan markagailuan 13nako berdinketa zegoen.
Bigarren zatia hastearekin bat gure mutilek defentsa indartu zuten, nahiz eta markagailuan tarterik irekitzerik ez lortu. Bigarren zatiaren erdialdera ordea, atezainen geldiketei esker kontraesoak gauzatu zituzten eta hiru goleko alde erabakigarria zabaldu zuten markagailuan, 26-29.