Jardunaldi txarra gure neskentzat
Epaileak partidua geldiarazi zuen, ustekabeko talka baten ondorioz, bisitarien jokalari bat ospitalera eraman eta gero.
Partidu arraroa eta ahaztezina Ispilla kiroldegian larunbatean UROLA ASPIRACIONES SANTA LUCIAk eta Caldereria Lili Elgoibarrek jokatu zutena.
Elgoibartarrak indartsu hasi ziren, defentsa oso aurreratua ezarri zuten eta gure neskak baloia mugitzeko zailtasunak izan zituzten. Ondorioz bostgarren minuturako sei goleko aldea lortu zuten bisitariek. Partidua ildo beretik jarraitu zuen, etxeko neskak ezinean eta bisitariek, kupidarik gabe, zuloa geroz eta handiagoa eginaz.
Bigaren zatia amaitzeko denbora gutxi falta zela, bisitariek hamaikagarren baloia lapurtu eta kontraerasoa antolatu zuten. Gure atezainak, jaurtiketa gelditzeko asmotan, aurrerutz jauzi egin zuen eta erasotzailea eta atezaina bortizki tupuz egin zuten. Ondorioz biek min hartu zuten. Atezainak albo baten hartu zuen min, bisitaria, berriz, arnasa hartu ezinik lurrean etzanik gelditu zen. Elgoibarreko jokalaria bere onera bueltatzen ez zenez, bertan lasai utzi eta anbulantzia eskatu zen. Laguntza medikua jokalaria artatu eta ospitalera eramatea erabaki zuen.
Epaileak, erabaki ulerteina hartu zuen une horretan: Etxeko atezaina egotzi zuen, naiz eta talka nahigabekoa izan zela garbi egon. Partiduak aurrera jarraitu zuen eta bigarren zatia amaitzeko falta ziren minutu gutxiak normaltasunez jokatu ziren.
Hirugarren zatia hastear zegoela, bisitarien entrenatzaileak ez zutela jokatu nahi esan zion epaileari. Orduan epaileak partidua eten zuen, bere esanetan "beste ezbeharrik gertatzea ez zuelako nahi, batekin nahikoa zela". Une horretatik aurrera, epaileak jarrera harroa izan zuen etxekoekin. Kiroldegian aurkitzen zirenak harriturik utzi gintuen, baina aipatzekoa da ikusleen eta jokalarien artean giro adeitsua izan zela une oro. Jokalariari dagokionez, bularrezurrean kolpe handia besterik ez duela jakin dugu eta dagoenekoz etxean dela.
Orain Lehiaketa Batzordeak hartuko duen erabakiaren zai gaude denok.