EZ ADIORIK, BENI
Zoritxarreko berri bat jaso dugu gaur. UROLA ESKUBALOI KLUBeko jokalari ohia zen Jose Manuel Benitez zendu da istripuz.
Zoritxarreko berri batekin esnatu gara gaur: Klub honen partaide izan zen José Manuel Benítez zendu da bizikletan zebilela istripua izan ondoren.
Gaztetxo zela hasi eta senior mailara arte UROLA ESKUBALOI KLUBaren atea defenditu zuen. Oroitzapen onak utzi zituen, beti jator, adeitsu eta taldekide aparta. Klubaren 25. urteurreneko ospakizunetan, UROLA eta Goierri jokalari ohien arteko partidan ikusi genuen azkenekoz atepean.
Lerro hauen bitartez gure dolumin bizienak helarazi nahi dizkiegu senitarteko eta lagunei.
GOIAN BEGO, beti izango zaitugu gure bihotzean.
ESKER MILA ESKUBALOIARI ETA UROLA EKari ESKAINITAKO GUZTIAGATIK