Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

PARTIDA GUTXI MAIATZEKO LEHEN ASTEBURUAN

alt

Seniorrak, hirutik hiru

Egutegi arrazoiengatik, maiatzak 1eko asteburu luzean Klubeko soilik hiru taldek jokatu zuten eta garaipen bakarra lortu. Berau lehen taldeak lortu zuen eta kopa txapelketa jokaturiko partida guztiak irabazi dituzte.

UROLA EK LAZTI MENDIkoek Legazpian jokatu zuten ostegunez eta partida kaskarra egin arren auzokoak garaitu zituzten 25 eta 27. Garaipen honi esker Gipuzkoako Kopako multzo-buru dira. Partida hasiera berdindua izan bazen ere hamabostgarren minututik aurrera hori-urdinak hiru goleko aldea lortu zuten (7-10, 25. min) baina lehen zatiko hondarreko minutuetan eginiko akatsek pikutara bidali zuten aldea eta atsedenaldira 12 eta 11 galtzen joan ziren.

Bigarrengoa lehenengoaren antzekoa izan zen, hori-urdinak etxekoak baino hobeagoak ziruditen, baina berriz ere aurrea hartzea kosta zitzaien. Amaierarako hamar minutu falta zirenean hiru goleko errenta zuten (20-23) eta partida kontrolpean zutela zirudien. Berriro akatsak eta presak azaldu eta legazpiarrak gol bakarrera gerturatu ziren eta lehen zatian gertaturikoa errepikatzeko kezka zabaldu zen Urretxu-Zumarragatik joandako ikusleen artean. Ez zen hala gertatu gureak suspertu eta amaierako minutuak kontrolpean izan zituztelarik.

Aipagarria Arkaitzek atepean eginiko lana, taldea okerren zegoenean eginiko geldiketek bizirik mantendu bai zuten eta jubenil mailako Ekaitz Elgarrestaren debuta, ausart jkatuz partida txukuna egin bai zuen.


Jubenil gizonezkoak lan zaila izan zuten asteburuan, berriz ere Euskadiko Ligan aritu den talde baten aurka jokatu bai zuten. Hori gutxi ez eta, lesioak tarteko zirela, taldea kadeteekin osatu beharrean izan ziren eta partidan bertan beste bi jubenilek min hartu zuten, zaila zena ia ezinezkoa bihurtu zelarik. Hala eta guztiz ere UROLA EK A. ARANZADI taldekoek gogoz aritu ziren eta ahalik eta emaitzik onena lortzeko lehia bizian jokatu zuten. Amaieran 36-16 Ereintzarentzat.


Kadete mailako neskak Gasteizen lehiatu ziren larunbatean Carpinteria Baskongadas taldearen aurka eta gol bakar batez (18-17) galdu zuten arren partida txukuna egin zuten UROLA EK UGARTE HARATEGIA/IRATI KAFETEGIA taldeko neskek. Hasieran markagailuan aurreratu baziren ere, etxekoak lehen zatiaren erdialdera markagailua orekatu zuten. Epailearen permisibitatearekin gasteiztarrak partida gogortu zuten baina gure neskak aurre egin eta une oro partidan sartuta mantendu ziren. Lastima merezitako puntutxo bat ekarri ez izana... EUTSI HORRI NESKAK !!!